Posts Tagged ‘ikas2deak’

egilea: ikas2deak.info

2013-2014 ikasturtea

ikas2deak

Ikas2deak Hezkuntza 2.0 programa

  • Lanbide ezberdinetako profesionalak ikastetxez ikastetxe
  • Ordubeteko hitzaldiak
  • Lehen Hezkuntzako 3. zikloko, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta
  • Gehienez 40 ikasleko taldeak
  • Hitzaldi bakoitzeko ikastetxeak 50 euro ordainduko ditu
  • Eskaerak egiteko epea irailaren 2tik 16ra bitartean.

Eskaera egiterakoan Harremana / Eskaera orria atalean sartu eta bertan eskatzen diren datu guztiak bete: IKASTETXEA, HELBIDEA – HERRIA, TELEFONOA, IRAKASLEA, TALDEA, HIZLARIA, HITZALDIA EGITEKO DATA.
hizlariak

Hainbat Lanbide / horrenbeste hizlari

 

Giza-ereduak eskolara hurbiltzearen beharra antzematen dugu guztiok: kirolariak, enpresariak, merkatariak, medikuak…
Ibilbide profesionala duten pertsonak, ahal den neurrian ezagunak, eta ikasleen aurrean jarri eta beraien egiteko horretaz, beraien ilusioez, beraien eguneroko kezkez, erronkez hitz egiteko prest daudenak.

Ibilbide profesionala bideratzeko eta garatzeko orduan ikasleari laguntza emateko helburua
izan dezake nabarmen ekimen honek baina, baita ere beste hainbat; jainkotuta dauzkagun horiek aurrez aurre ikustea eta sentitzea, intereseko pertsona horren zuzeneko arreta sentitzea, lan mundua eskolara hurbiltzea, ikasleek beharrezko duten bultzada eta motibazioa eskaintzea…

Lanbide ezberdinetako profesionalek (zinema zuzendaria, ikusentzunetako sortzailea, eskalatzailea, moda diseinatzailea, futbolaria, medikua, informatikaria, artzaia, komikilaria…) hitzaldiak eskainiko dituzte ikastetxez ikastetxe. Ikasleekin harreman zuzena landu eta ikasketetan aurrera jarraitzeko motibazioa bultzatzea dute xede.
Hitzaldi hauen bitartez, ikasleek lan mundua hurbilagotik ezagutzeko aukera izango dute.
Profesional horien esperientzia pertsonalak ezagutu eta euskarak euren lanbidean duen garrantzia ikusiko dute.
Ikasleak bere gaitasunak eta zaletasunak identifikatzen lagundu nahi du Ikas2deak programa honek.
Ahalegina eta ekinaren garrantzia ikusarazi helburu profesionalak lortzeko orduan.
Etengabeko formakuntzaren beharra azpimarratu. Ikastetxean egiten dutena ez dela alferrikakoa, euren ibilbide profesionala eta pertsonala garatzen lagunduko diela.
Euskarak lan munduan ere lekua baduela erakutsi, esperientzia pertsonaletan oinarrituta.

ikas2deak.info

Ikas2deak, ikasteko bide berriak dira. Noranahikoak, anitzak, ezberdinak eta erakargarriak. Abentura eta arreta. Irrika eta konfidantza. Ausardia eta jakintza. Zu eta gu. Zuek eta guztiok. Ikasle eta entzule, hizlari, partehartzaile. Gu. Ikas2deak. Ikas2deak.info

egilea: ikas2deak.info


Argazkiak.org | uxue alberdi © cc-by-sa: ikas2deak

ikas2deak-hi2lariak_2

Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984ko martxoaren 18) euskal idazle eta bertsolaria da, kazetaritzan lizentziatua.

Barren astekarian egin du lan eta Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saioko literatur sailean kolaboratzaile eta Deja vu saioan tertuliakide izan da. Horrez gain, Berria egunkarirako ere idatzi izan du.

2006an Xenpelar Saria irabazi zuen. 2008an, bertsolari gazteen Osinalde Saria.

Narrazioak

* Aulki bat elurretan (2007, Elkar). Igartza Sariaren irabazlea.
* Aulki jokoa (2009, Elkar).

E S K A E R A egiteko.

egilea: ikas2deak.info

ikas2deak-hi2lariak_2

Irati Anda eskalatzaile ezaguna da. Gaur egun, Euskal Herrian dagoen onenetakoa. Une honetan gainera, Euskal Herriko Unibertsitatean IVEF, 4. mailan dago.
Aurreko urtean ingeleseko First titulua atera zuen eta noski euskara eta gaztelera ere menperatzen ditu.
Eskaladari dagokionez 3 urtez jarraian lortu du Espainiako txapela eta 2007an Munduko Kopan eta baita Txapelketan ere 5. postua lortu nituen. 2008an lesio baten ondorioz munduko kopan 16. egin  zuen.
Hakaitzean munduko 16. emakumea izan nintzen 8c graduko bide bat kateatzen eta 3. estatu mailan. Bistaz dudan mailarik altuena, berriz, 8a da.
Une honetan Eusko Jaularitzaren beka bat dela medio eskaladatik bizitzea lortu du.
Bere afizioak bertsolaritza eta eskulanak egitea dira, idaztea ere asko gustatzen zaio.
Informazio gehiago:  www.iratianda.com

ikas2deak proiektuan kirol gaiak jorratuko ditu. Ikastetxeetan kirolerako gaitasuna, esfortzua, ahalegina agertuko du.

Harkaitzean gora egiten duten ahalegin nekaezin hori erakutsiko du ikastetxetako geletako pareten artean.

Handik gora, ametsak.
E S K A E R A egiteko.

egilea: ikas2deak.info

ikas2deak-hi2lariak_2

Asier Altuna Iza (Bergara, Gipuzkoa, 1969ko maiatzaren 4a – ) euskal zinema zuzendari eta gidoigilea da. 2005ean bere lehendabiziko luzemetraia grabatu zuen: Aupa Etxebeste! Telmo Esnalekin batera.

Bere zinema ofizioan hasiera batean egin zituen laburmetraiengatik ezaguna bazen ere, Telmo Esnalekin batera zuzendu zuen Aupa Etxebeste! luzemetraiak, arrakasta handia izan zuen euskal publikoaren artean.
aupa Etxebeste!
E S K A E R A egiteko.

egilea: ikas2deak.info

ikas2deak-hi2lariak_2Irakasle, gidari, interprete, itzultzaile eta bertsolaria.
Getxoko Algortan sortu eta hasia, hazia.
Euskaldunbarri eta euskaldun peto petoa.
Hizlari aparta, poliglota eta ikasle on samarra.
xabi paya

ikas2deak proiektuan aholkulari ez ezik, akuilularia ere badena.

Xabi Paya, proiektu honetako zutabe, eredu eta bultzatzaile ere bada.

Ikastetxetan hizlari aritzeaz gain, aholkuak eman eta gainontzeko hizlariekin ere harremanetan dago.