
Argazkiak.org | Eneko Atxagaz errez olgetan © cc-by-sa: errazetak

Eneko Atxa Azurmendi Zornotzan jaio zen 1977an. Enekoren sukaldaritzarako grina etxean jaio zen, ama eta amaren lapikoen artean. Ondoren, Leioako Ostalaritza eskolako ikasketak, eta jatetxe ugaritan egindako lan gogor bezain etengabea: Baserri Maitean, Zaldua Erretegian, Galdakaoko Andra Marin, Martin Berasategiren jatetxean, Andoni Luis Adurizen Mugariz jatetxean, Axpeko Etxebarrin… pixkanaka pixkanaka handituz joan da, sukaldean ikasten jarraitzeko gogoa sekula galdu gabe.
Berriki umeentzako errezeta liburua plazaratu du Andoni Lupiañez durangarrarekin batera: Eneko Atxaren Errazetak . Elikadura, gastronomia, belaunaldi gazteak, slow food… aktualitateko gaiak dira. Michelin izarraren dizdirak, plater gozoen zaporeak… lortuko al du ikasleen harreta bereganatzea?