Main image
27th Iraila
2009
egilea: ikas2deak.info

ikas2deak

  • Ikas2deak Hezkuntza 2.0 programa
  • Lanbide ezberdinetako profesionalak ikastetxez ikastetxe
  • Ordubeteko hitzaldiak
  • Lehen Hezkuntzako 3. zikloko, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta
  • Gehienez 40 ikasleko taldeak
  • Hitzaldi bakoitzeko ikastetxeak 50 euro ordainduko ditu

Eskaera egiterakoan Harremana / Eskaera orria atalean sartu eta bertan eskatzen diren datu guztiak bete: IKASTETXEA, HELBIDEA, TELEFONOA, IRAKASLEA, TALDEA, HIZLARIA, HITZALDIA EGITEKO DATA.

Giza-ereduak eskolara hurbiltzearen beharra antzematen dugu guztiok: kirolariak, enpresariak, merkatariak, medikuak…
Ibilbide profesionala duten pertsonak, ahal den neurrian ezagunak, eta ikasleen aurrean jarri eta beraien egiteko horretaz, beraien ilusioez, beraien eguneroko kezkez, erronkez hitz egiteko prest daudenak.

Ibilbide profesionala bideratzeko eta garatzeko orduan ikasleari laguntza emateko helburua
izan dezake nabarmen ekimen honek baina, baita ere beste hainbat; jainkotuta dauzkagun horiek aurrez aurre ikustea eta sentitzea, intereseko pertsona horren zuzeneko arreta sentitzea, lan mundua eskolara hurbiltzea, ikasleek beharrezko duten bultzada eta motibazioa eskaintzea…

hizlariak

Hainbat Lanbide  /  12 hizlari

  • Lanbide ezberdinetako profesionalek (zinema zuzendaria, ikusentzunetako sortzailea, eskalatzailea, moda diseinatzailea, futbolaria, medikua, informatikaria, artzaia, komikilaria…) hitzaldiak eskainiko dituzte ikastetxez ikastetxe. Ikasleekin harreman zuzena landu eta ikasketetan aurrera jarraitzeko motibazioa bultzatzea dute xede.
  • Hitzaldi hauen bitartez, ikasleek lan mundua hurbilagotik ezagutzeko aukera izango dute.
  • Profesional horien esperientzia pertsonalak ezagutu eta euskarak euren lanbidean duen garrantzia ikusiko dute.
  • Ikasleak bere gaitasunak eta zaletasunak identifikatzen lagundu nahi du Ikas2deak programa honek.
  • Ahalegina eta ekinaren garrantzia ikusarazi helburu profesionalak lortzeko orduan.
  • Etengabeko formakuntzaren beharra azpimarratu. Ikastetxean egiten dutena ez dela alferrikakoa, euren ibilbide profesionala eta pertsonala garatzen lagunduko diela.
  • Euskarak lan munduan ere lekua baduela erakutsi, esperientzia pertsonaletan oinarrituta.
  • ikas2deak.info

Ikas2deak, ikasteko bide berriak dira. Noranahikoak, anitzak, ezberdinak eta erakargarriak. Abentura eta arreta. Irrika eta konfidantza. Ausardia eta jakintza. Zu eta gu. Zuek eta guztiok. Ikasle eta entzule, hizlari, partehartzaile. Gu. Ikas2deak. Ikas2deak.info

28th Abuztua
2010
egilea: ikas2deak.info


Argazkiak.org | Kimetz Arana © cc-by-sa: ikas2deak

ikas2deak-hi2lariak_2
Trapagaranen jaio zen 1982an. Herriko institutuan ikasketa ertainak amaitu ondoren, Nekazaritza Ingeniaritza ikasketak egin zituen Iruñean. Lan desberdinetan ibili da geroztik, izan hipika eskola baten eraikuntzan edo AEKn. Azken 4 urteak ordea Muskizeko La Rigada auzoan artzain ari da, burdinezko meatzeak izandako inguru batean. 3 pertsona ari dira bertan lanean, 250 ardi inguruko artalde batekin, idiazalbal gazta egiten dute eta bertatik bertara saldu.

Kimetzen lana garaiaren arabera aldakorra da; bizia batzutan, lasaiagoa bestetan. Arkume jaiotzea, esne jeztea eta gaztagintzan ari dira neguan eta udaberrian. Belarretan udan eta mendiko zelaiak garbitzen udazkenean. Gauza politak ditu sarri bere lanak, naturarekin harremana, norbera izatea bere buruaren nagusia… baina gogorrak eta zailak ere bestetan, inguru sozialik ez, konstantzia behar izatea. Dena den pozik ari da Kimetz, beti saiatuz lana, inguru soziala (familia-lagunartea) eta aisialdiaren arteko oreka bat bilatzen.

E S K A E R A egiteko.

28th Abuztua
2010
egilea: ikas2deak.info


Argazkiak.org | uxue alberdi © cc-by-sa: ikas2deak

ikas2deak-hi2lariak_2

Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984ko martxoaren 18) euskal idazle eta bertsolaria da, kazetaritzan lizentziatua.

Barren astekarian egin du lan eta Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saioko literatur sailean kolaboratzaile eta Deja vu saioan tertuliakide izan da. Horrez gain, Berria egunkarirako ere idatzi izan du.

2006an Xenpelar Saria irabazi zuen. 2008an, bertsolari gazteen Osinalde Saria.

Narrazioak

* Aulki bat elurretan (2007, Elkar). Igartza Sariaren irabazlea.
* Aulki jokoa (2009, Elkar).

E S K A E R A egiteko.

28th Abuztua
2010
egilea: ikas2deak.info


Argazkiak.org | miren josu omaetxebarria © cc-by-sa: ikas2deak
ikas2deak-hi2lariak_2
Miren Josu Omaetxebarriak 39 urte ditu.
Zientziatako ikasgaiak letretakoak baino gustokoak zituela eta Leioako kanpuseko Zientzia eta Teknologia fakultatean egin zituen Biologiako ikasketak. Mikrobiologia espezialitatea egitea erabaki zuen. Begi bistaz ikustezinak diren izaki horiek jakinmina piztu zioten. Aldi berean, eta laborategi batean lan egin nahi zuenez eta ikerkuntza zer zen ikasi nahi zuenez Genetikako laborategian sartu zen barne ikasle gisa. Huraxe izan zen ikerkuntzarekin (pipetak, esperimentuak, emaitzak, emaitza gabeziak…) kontaktua izan zuen lehen aldia. Hasieran barne ikasle nagusiagoei laguntzen jardun zuen, ondoren bere proiektutxoak aurrera eramateko aukera izan zuen. Ikasketak burutzerakoan tesina egin zuen, ikerketa lan edo karrera bukaerako proeiktu baten antzekoa. Ikertzaile bidea urratzeko hastapenak izan ziren horiek.
Tesina bukatutakoan atzerrian egonaldiak egiteko bekak zeudela jakin eta eskaera egin zuen. Finlandiara, Helsinkiko Unibertsitatera joan zen urte beterako. Han, mikrobiologiako ikertzaile talde batekin egin zuen lan. Nazioarteko jente ugari zegoen lan talde hartan eta esperientzia izugarria izan zen, ez soilik profesionalki, pertsonalki ere. Beste kultura, jente, hizkuntza batzuek ezagutzea oso aberasgarria da. Mundua beste era baten ikusten eta ulertzen lagungarria da oso.
Urtebeteko Finlandiako egonaldia eta gero Medikuntza fakultateko Inmunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia saileko laborategian onartu zuten bertan Tesia egiteko. Tesia bukatu eta doktoradutza ondorengoko egonaldi bat egitera joan zen, oraingoan Dinamarkara eta 2 urte t’erdirako. Han proteomikan espezializatu zen, eta orain, Euskal Herriko Unibertsitatean, munduko beste zenbait talderen gisara, proteomika taldean dihardu.

E S K A E R A egiteko.

28th Abuztua
2010
egilea: ikas2deak.info


Argazkiak.org | Iratxe Esnaola, informatikaria © cc-by-sa: ikas2deak
ikas2deak-hi2lariak_2
1981ean jaio zen, Zarautzen. Aurreko guztiak eginda, Deustuko Unibertsitateko Bilboko Campusean Ingeniaritza Informatikoa ikasi zuen. Bukatu orduko, ekainean, Zamudioko Parke Teknologikoko enpresa batean hasi zen, programatzaile gisa. Horren ostean Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean hasi zen lanean, ikerketa talde batean eta klaseak ematen. Era berean, doktorego-programa ere hasi zuen. Bertan zela, Gara-ko kolaboratzaile gisa ere hasi zen lanean, teknologien inguruko iritzi-artikulu eta erreportajeak idazten. Garai horretan, IKT eta euskararekin zerikusia zuten [ software librea, Web 2.0 eta euskar... ] jardunaldiak antolatu eta gisakoetan parte hartzen hasi zen. 2 urte beranduago, .EUS domeinuaren proiektua martxan jarri zuen beste lagun batzuekin batera eta horretan ere dihardu gaur egun.

Egun, beraz, Deustuko Unibertsitatean klaseak ematen ditu eta ikerketaren alorra bere doktorego-tesiaren garapenera bideratua dago. Era berean, .EUS domeinuaren proiektua koordinatzen du eta Gara-ko kolaboratzaile lanetan ere jarraitzen du.. Horrez gain, tarteka, IKT-ekin orokorrean, software librearekin partikularrean, edota hezkuntzarekin lotutako proiektu ezberdinetan parte hartzen du.

E S K A E R A egiteko.

30th Urria
2009
egilea: ikas2deak.info


Argazkiak.org | Itziar Ituño © cc-by-sa: ikas2deak
ikas2deak-hi2lariak_2
Itziar Ituño aktorea Basaurin jaio zen 1974an. Bere herriko Antzerki eskolan ikasi eta EHUn Soziologia karrera egin zuen.

Aktore euskalduna, Goenkalen urte askotan ari da aktore lanetan, baina antzerkia eta zineman ere eskarmentu handia dauka.

Egin dituen filmeak:

  • Agur, Olentzero, agur (1997)
  • El final de la noche (2002)
  • Agujeros en el cielo (2003)
  • Seré tus ojos (2005)

E S K A E R A egiteko.

10th Urria
2009
egilea: ikas2deak.info

Adur Larrea ikusentzunezkoetan buru belarri sartuta dabilen artista grafikoa da.
Berbetan hasi aurretik, berak bere buruaz egindako aurkezpena jartzen dizuegu hemen.

Argazkiak.org | ikas2deak © cc-by-sa: Adur Larrea
Horrelakoetan irudi batek hitzak baino…
E S K A E R A egiteko.

10th Urria
2009
egilea: ikas2deak.info

ikas2deak-hi2lariak_2Gaizka Garitano futbolari eta futbolzale familia bateko partaide. Txikitatik baloia eta jokoa ezagutu eta pratikatu dituena. Derion jaio eta denbora gutxira Lezamarako hautatu zutena. Athleticen harrobian hasi eta hazi ostean, Euskal Herriko beste hainbat taldetan aritu den jokalaria. Eibar eta Errealean hainbat denboraldi egin ostean, bere azken partidak Alavesen eman zituen. Euskal Herriko selekzioarekin ere hainbat partida jokatutakoa da Garitano. Aspaldian futbol profesionala laga duen arren, futbolaren inguruan murgilduta jarraitzen du.


Argazkiak.org | Gaizka Garitano Ikas2deak © cc-by-sa: ikas2deak
Gaizka Garitanok Athletic, Erreala, Eibar eta Alavesen aritu ostean partida zailagoa izango du aurrerantzean. Euskal ikasleei bere bizitzaren golak azaltzea. Ikas2deak Hezkuntza 2.0 proiektuan burubelarri murgildu da futbol jokalaria. Zelaia aldatu arren, kamiseta ondo busti beharko du.
E S K A E R A egiteko.

2nd Apirila
2009
egilea: ikas2deak.info

ikas2deak-hi2lariak_2

Irati Anda eskalatzaile ezaguna da. Gaur egun, Euskal Herrian dagoen onenetakoa. Une honetan gainera, Euskal Herriko Unibertsitatean IVEF, 4. mailan dago.
Aurreko urtean ingeleseko First titulua atera zuen eta noski euskara eta gaztelera ere menperatzen ditu.
Eskaladari dagokionez 3 urtez jarraian lortu du Espainiako txapela eta 2007an Munduko Kopan eta baita Txapelketan ere 5. postua lortu nituen. 2008an lesio baten ondorioz munduko kopan 16. egin  zuen.
Hakaitzean munduko 16. emakumea izan nintzen 8c graduko bide bat kateatzen eta 3. estatu mailan. Bistaz dudan mailarik altuena, berriz, 8a da.
Une honetan Eusko Jaularitzaren beka bat dela medio eskaladatik bizitzea lortu du.
Bere afizioak bertsolaritza eta eskulanak egitea dira, idaztea ere asko gustatzen zaio.
Informazio gehiago:  www.iratianda.com

ikas2deak proiektuan kirol gaiak jorratuko ditu. Ikastetxeetan kirolerako gaitasuna, esfortzua, ahalegina agertuko du.

Harkaitzean gora egiten duten ahalegin nekaezin hori erakutsiko du ikastetxetako geletako pareten artean.

Handik gora, ametsak.
E S K A E R A egiteko.

1st Apirila
2009
egilea: ikas2deak.info

ikas2deak-hi2lariak_2Jon Ander Agirregoikoa Quiron klinikako medikua da. Ginekologo bezala aritzen da arratiar hau. Euskalduna da, eta gogo biziz joango da ikastetxeetara gazteei bizitzaren azterketa medikua egitera. Hizlari  patxadatsua, osasunari buruz eta bizitzari buruz argibideak emango dizkigu Jon Anderrek.

jon ander agirregoikoa medikua

Bizitzak, ze errezeta behar duen azalduko digu besteak beste.
E S K A E R A egiteko.

Previous